Berrikuntza Irekiaren Erronkak lehiaketan sari bat irabazi zuen Aleovitro enpresak "in vitro" erneketari buruzko hitzaldi bat emango du Natur Gelan

Miércoles, 20. Mayo 2026 18:00
Enpresak eta Merkataritza

Jaking nahi duzu

Maiatzaren 20an, Barakaldoko Lorategi Botanikoak "Landareekiko Liluraren Nazioarteko Eguna" ospatuko du Eneko Ochoa Aleovitroko zuzendari exekutiboaren hitzaldi batekin. Jardunbide berritzaile horren bitartez flora-espezieak berreskuratzeko aukerari buruz hitz egingo du.

Deskribapena

Datorren asteazkenean, maiatzaren 20an, flora-espezieak berreskuratzeko "in vitro" erneketa-teknikari buruzko hitzaldi bat eskainiko da Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelan, Aleovitroko zuzendari exekutibo Eneko Ochoaren eskutik. Izan ere, bere enpresak “Berrikuntza Irekiaren Erronkak” lehiaketan sari bat jaso zuen ekimen disruptibo horrengatik.

Hitzaldia "Landareekiko Liluraren Nazioarteko Egunean" kokatuta dago

Helburuak

Lorategi Botanikorako "In vitro germoplasma-bankua" izan zen Aleovitrok "Berrikuntza Irekiaren Erronkak" lehiaketan aurkeztutako ekimena, eta sari bat jaso zuen Berrikuntza Ekinean kategorian. Kategoria hori dagoeneko garatuta dauden eta ekonomikoki eta teknikoki eskalagarriak eta bideragarriak diren produktu edo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei dago zuzenduta.

Non

Lorategi Botanikoan

Noiz

2026ko maiatzaren 20an, 18:00etan

Izen-emateak

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da kanal hauen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - 944 375 805 / 695 748 832.

SUBIR